San Esteban de Gormaz
San Esteban de Gormaz (Euskera)

    San Esteban de Gormaz soriako hiriburutik 70km-tara dagoen gaztelar herria da, Tiermes-eko aztarnategi arkeologikotik 28km-tara eta Aranda de Duerotik 45km-tara. Duero ibaiaren gain erriberan estrategikoki kokatua dago eta mendiska batean bertako gazteluaren hondakiñak diraute. Lehenengo arrastoak Kalkolitiar Neolitikoak dira ( Cueva de las Salinas-en).

Panòramica de la Vila desde l'estació (foto de J. Gallo)

   Zeltiberiar garaiko erreferentziak ere existitzen dira, baina beraien presentzia nabariena erromatarren garaian zentratzen da, aurkitutako aztarna ugariek : inskripzioak, zeramika eta elementu arkitektoniko eta ornitzaileak, frogatzen duten moduan. Hala ere, San Esteban de Gormaz-ek Españako historian izan duen paperik garrantzitsuena Birkonkistan jokatu zuen.

El Carrer Major (foto de Juan Pablo Tejero Martín)     883. urtean Alfonso III -ak lur hauek konkistatu eta birfortifikatu zituen, kristau eta mairuen arteko muga Duero ibaian kokatuz. 912. urtean Gonzalo Fernández-ek birpoblatu zuen. Orduz geroztik, San Esteban de Gormaz erreinu kristau eta mairuen arteko lehia ugarien lekuko izango da, herriaren jabetza etengabe hauen artean aldatuaz.

   Behin Birkonkista bukatua, herria atzerapen politiko ekonomiko eta demogafiko batean deribatuko duen lozorroan murgiltzen da. Baldintza klimatologiko gogorrek eta etengabeko izurriteek biztanleria izugarri murriztu zuten. XX. mendean hainbat industrien finkapenari esker herria zuzpertzen da, industria hau oraindik ugaria den nekazal biztanleriaren gehigarria izango da, hirietarunzko emigrazioa gutxituz. Gaur egun herriak 2.500 sanetebandarrentzako estabilitate eta serbitzu ona bermatzen duen serbitzu publikoen eta komertzialen azpiegitura osoa dauka.

Herriko Arkoa, Plaza Nagusia eta Kale Nagusia

    Errepidetik Plazara sartzean, "Arco de la Villa", herriko arkua , aintzinako harresiko sarrerako atea izan zena ikus dezakegu. Bere atzealdean 1501tik 1529ra San Esteban de Gormaz-ko kondea izan zenaren, Diego López Pacheco el Garande-ren harmarria kontserbatzen du.

    Plaza Nagusiak karratu baten forma du eta arkupedun erainkuntzen multzo batek osatzen du. Mendebaldeko fatxadan 90. hamarkadan erikitako udaletxea dago. Edifizio hau, bertan 1629-tik 1966-ra bitartean zegoenaren imitazio moduan eraiki zen, izan ere 1966-an inguruan gutxiago integratuta zegoen beste edifizio moderno bategatik ordezkatu zuten. 1994-an Albako Dukesak ( San Estebango kondesak) gaur egungo udaletxea inauguratu zuen, plazak aintzinako handitasuna berreskuratuz.

La Plaça Major (foto de Juan Pablo Tejero Martín)

    Kale Nagusiak Plaza Nagusia alde batetik zeharkatzen du eta arkupeek mendebalderuntz jarraitzen dute. Kale guztian zehar herriko etxe garrantzitsu eta ospetsuenak aurkitzen ditugu, familia nobleen harmarriak dituzten blasonaturiko harrizko etxeak. "Cuartel Viejo"-z ezagutzen den eraikuntza nabarmentzekoa da, (mende erdi hasieran Guardia Civil-ak erabili zuen). Bere fatxadan, harmarriaz gain, erromatar jatorrizko hainbat hilarri eta bisigotu jatorria duen ornitutako harlandua nabari dira.

San Miguel eliza

    Kale Nagusiaren eskuin aldetik, San Miguel kalea hasten da. Harriztutako kale estu honek, arte erromanikoaren edifizio esanguratsu eta harrigarrienetako bateraino eramaten gaitu. 1081. urtean Julianus maisuak eraiki zuen (arkupearen sarrerako arkuaren gainean irakur daiteke). Data honek probontziako lehenengo arkupedun eliza erromanikoa bihurtzen du eta Gaztela eta Leongo erromanikoko aintzindarietako bat.

Església de Sant Miquel

    Bere portikodun galeria hegoaldera orientatua dago eta 7 arkuk osatzen dute. Edifikazio mota xumea da. Zutoiarte edo nabe bakarra dauka egurrezko sapaiarekin, zutoiartea gorputz absidal semizirkular batek isten du. Beranduagokoa da edifizioari atxekitako oinarri karratuko dorrea, behealdean harriz eta goikaldean adrreiluz eraikia, edifizio osoan eta batez ere elementu apaintzaileetan nabarmentzen den musulmandarren influetzia indartsuaren froga.

Nuestra Señora del Rivero eliza

     Herriko debozio handiena duen eliza da, bertan baitago hain gurtua den Riveroko amabirjina. Estrategikoki tontor batean kokaturik dago eta bere arupertik Duero ibaiaren erribera osoa menperatzen du (hemendik datorkio izena).

    XII. mendearen lehenengo erdian eraikia izan zen eta San Miguel-en egitura eta estilo berdina mantentzen du, baina dimentsio handiagoetan. Islamdar eragina kontserbatuz, elementu apaintzaileak perfektuagoak dira. Arkupera mailadi luze batetik iristen da. Atearen eskunean, zutabe luze eta kapitel ederrek eusten dituzren erdi puntoko bost arju ikus daitezke, eta ezkerrean galdutako jatorrizkoak ordezkatzen dituzten hiru arku leun. Arkupe barruan, Vado de Cascajar kondaira ezagunaren protagonista den Vidas Pascual-en hilobi arkua kontserbatzen da.

Església de Nostra Senyora del Rivero (foto de Juan Pablo Tejero Martín)

    Barruan Riveroko amabirjina gordetzen duen XVII. Mendeko neurrizko erretaulua eta XVI. Mendeko artesonatutako korua nabarmentzen dira. Elizak fatxadan, bolumena eta handitasuna ematen dion XVIII. mendeko kanpai-horma dauka.

Erdi-Aroko zubia

El Pont Medieval (foto de Juan Pablo Tejero Martín)

    Harrizko zubí luze honek, hamasei arku ditu, San Esteban de Gormazko historia erabakiorki markatu zuen elementu bat da. Duero ibaia, erdi aroan erreinu kristauen eta Al-Andalus-aren arteko muga zena, zeharkatzen zuen pasabide bakanetakoa zen. Seguraski, erromatar jatorrizko beste batean oinarritua dago, bere garantiza dela eta, sanestebandarrek garaien beharren arabera konpondu izan baitute.

Traducción: Borja Barrutiabengoa, marzo de 2002
Agradecimiento especial a Beatriz Cia

Eres el visitante   Contador de visitas a la página   desde el 6 de marzo del 2002

Portal creado por JuaNPa, con la colaboración de Ana Hernando, el Ayuntamiento y los habitantes del municipio de San Esteban de Gormaz
© Copyright 1997-2024 - Queda prohibida la reproducción total o parcial de esta página sin el consentimiento de su autor